ESKAINTZA: 2017

Izena emateko epea: 2017ko urtarrilaren 10era arte

Egutegia: 2017 urtea

Arduraduna: Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila (EHK)

Helburu nagusiak
  • Irakasleak euskararen erregistro akademikoen garapenean eta, oro har, euskararen normalizazioan duten erantzukizunaz jabetzea.
  • Irakasleen arteko sareak sortzea eta dinamizatzea, haien arteko harreman-faltak eragiten duen finkapen eza konpentsatzen laguntzeko.
  • Unibertsitateko ikasgeletan erabiltzen diren hizkuntza-baliabideak eta terminologia erreala ikusgai egitea beste aditu-irakasleentzat eta normalizazio-ekimenetarako.
Lan-unitatea: IRAKASGAIA
  • Komunikazio-unitate akademikoa da, eta posible egiten du irakasle (talde) batek erabiltzen dituen hizkuntza-baliabideak eta, bereziki, terminologia komunikazio-egoera jakin batekin lotzea.
  • Lan egiteko oso unitate erabilgarria da: parte-hartzaileen lana haiek ematen duten irakasgai batean egiten duten hizkuntzaren erabilera ikusgai egitera mugatzen da.
Konpromiso mailak

Programan parte har daiteke hainbat konpromiso eta inplikazio mailatan. Lehen konpromiso maila da irakasgai bat aukeratu eta irakaskuntzan erabiltzen diren dokumentuak (apunteak, ppt aurkezpenak, praktika-protokoloak, azterketak, ikasleentzako gida, azterketakā€¦) Garaterm lan-ingurunera igotzea, Garaterm corpusean kontsultagai jartzeari begira. Bigarren konpromiso maila da irakasgaian erabilitako domumentu horietan erabiltzen den terminologia termino-zerrenda eleaniztun batean biltzea, TZOS datu-base terminologikoan kontsultagai jartzeari begira. Programan areago inplikatu nahi duten irakasleek aukera edukiko dute erabiltzen duten terminologia sistematikoagoki lantzeko, eta sarean kontsultagai jartzeko html hiztegi terminologikoa egiteko.

Eskaintza (2017)

1. maila:

Testuak kontsultagai jartzea

ZEREGINAK: Irakasgai bateko (edo batzuetako) dokumentuak Garaterm lan-ingurunera igotzea, Garaterm corpusean kontsultagai jartzeari begira.

DEDIKAZIOA: 2 orduko saio presentziala + lan pertsonala (GUZTIRA: 10 ordu)

EGUTEGIA: Saio presentziala urtarrileko 2. edo 3. astean izango da, partaideekin adostuta.

BALIOZTATZEA: DOCENTIAZ (irakasleei)

2. maila:

Termino-zerrenda eleaniztuna egitea, eta kontsultagai jartzea

ZEREGINAK: Aukeratutako irakasgaian norberak erabiltzen duen terminologia erreala lantzea eta termino-zerrenda eleaniztun bat egitea, Terminologia Zerbitzurako Online Sisteman (TZOS) kontsultagai jartzeari begira.

TUTORIZAZIOA: Partaide bakoitzari tutore bat esleituko zaio termino-zerrenda eleaniztunaren garapenean laguntzeko.

DEDIKAZIOA: 6 ordu presentzial (2 orduko 3 saio) + tutorizartutako lan indibiduala, termino kopuruaren arabera nabariki alda daitekeena.(GUZTIRA: 60 ordu)

EGUTEGIA: Saio presentzialak otsailean, apirilean eta ekainean egingo dira, partaideekin adostuta.

BALIOZTATZEA: DOCENTIAZ (irakasleei)

Ā 3. maila:

Irakasgaiaren hiztegi terminologiko definizioduna egitea

ZEREGINAK: Aukeratutako irakasgaiaren hiztegi terminologikoa egitea, sarean argitaratzeko. Abiapuntua 2. mailan egindako termino-zerrenda eleaniztuna izango da.

TUTORIZAZIOA: Partaide bakoitzari tutore bat esleituko zaio definiziodun hiztegiaren garapenean laguntzeko.

DEDIKAZIOA: 6 ordu presentzial (2 orduko 3 saio) + tutorizartutako lan indibiduala. (GUZTIRA: 60 ordu)

EGUTEGIA: Saio presentzialak urtarrileko 3. astean, apirilean eta ekainean egingo dira, partaideekin adostuta.

BALIOZTATZEA: JAP/PDA (euskarazko argitalpenak)

(OHARRA: 3. maila aurrera eraman ahal izateko, 1. eta 2. mailak bukatuta eduki behar dira.)

AURKEZPENA

KOORDINATZAILEA: Igone Zabala (igone.zabala@ehu.eus)

IZENA EMATEKO, bete formulario hau.