TSE programaren ibilbidea: 2008-2019

Sei ikasturteko ibilbidean emaitza oparoak eman ditu Terminologia Sareak Ehunduz programak.

  • Lau ikastetxek eta 57 irakaslek hartu zuten parte programan 2008-2009 ikasturtean eta 25 ikastetxek eta 97Ā  irakaslek hartu dute parte 2013-2014 ikasturtean.
  • 18.011.792 hitzeko corpusa (GARATERM corpusa) bildu da irakasleek beren irakasgaietan erabiltzen dituzten askotariko dokumentuez osatua: irakaskuntza-gidak, apunteak, ariketak, aurkezpenak, praktika-protokoloak, azterketakā€¦
  • Talde guztiak kontuan hartuta, 91 termino-zerrenda eleaniztun eta 80.000 termino inguru landu dira TZOS datu-base terminologikoan kargatzeko.

Beheko taulan ikus daiteke parte-hartzearen eboluzioa. Datu zehatzagoak nahi izanez gero, klik egin ikasturtearen estekan:

Ikasturtea Ikastegi kopurua Parte-hartzaile kopurua EHK sailean inplikatutako irakasleen kopurua
2019 15
Urtearen helburua izan da sortutako baliabide guztiak kontsultagai jartzea, eta kontsulta-interfazeak hobetzea. Hortaz, aurreko urteetako parte-hartzaileekin egin da lan.
8
2018 15 126 9
2017 16 163 10
2016 23 291 11
2014-2015 23 169 10
2013-2014 25 97 11
2012-2013 16 121 12
2011-2012 15 170 12
2010-2011 7 110 8
2009-2010 3 34 5
2008-2009 4 57 8

TSE programaren ibilbideari buruzko informazio xeheagoa, TXOSTEN honetan.