Terminologia Sareak Ehunduz programak (TSE) ekarpen bat egin nahi die euskararen erregistro akademikoen eta bereziki terminologiaren garapenari eta finkapenari. Programaren barruan abian jarri diren ekimenek bi helburu dituzte jomugan:
- Unibertsiteko ikasgeletan erabiltzen diren dokumentuak eta terminologia ikusgai egitea
- Unibertsitateko irakasle-adituen arteko komunikazio-sareak dinamitzea
TSE programaren barruan, unibertsitateko irakasleen formazio linguistiko eta metodologikoari begira diseinatutako ikastaroak eta mintegiak ere eskaintzen dira.
Programan erabiltzen diren tresnak eta baliabideak erabili ahal izateko, beharrezkoa da pasa-hitz bat erabiltzea. Pasa-hitz hori eskuratu nahi baduzu, bete FORMULARIO HAU, eta posta elektronikoz helduko zaizu laster behar duzun pasa-hitza.
Aurreko urteetan TSE programan parte hartu duten irakasleek, esleitua dute jadanik behar duten pasa-hitza.
————————————————————–
FORMULARIOA