Izena emateko epea: 2020ko martxoaren 6ra arte
Egutegia: 2020 urtea
Arduraduna: Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila (EHK)
Helburu nagusiak
- Irakasleak euskararen erregistro akademikoen garapenean eta, oro har, euskararen normalizazioan duten erantzukizunaz jabetzea.
- Irakasleen arteko sareak sortzea eta dinamizatzea, haien arteko harreman-faltak eragiten duen finkapen eza konpentsatzen laguntzeko.
- Unibertsitateko ikasgeletan erabiltzen diren hizkuntza-baliabideak eta terminologia erreala ikusgai egitea beste aditu-irakasleentzat eta normalizazio-ekimenetarako.
Lan-unitatea: IRAKASGAIA
- Komunikazio-unitate akademikoa da, eta posible egiten du irakasle (talde) batek erabiltzen dituen hizkuntza-baliabideak eta, bereziki, terminologia komunikazio-egoera jakin batekin lotzea.
- Lan egiteko oso unitate erabilgarria da: parte-hartzaileen lana haiek ematen duten irakasgai batean egiten duten hizkuntzaren erabilera ikusgai egitera mugatzen da.
Konpromiso mailak
Programan parte har daiteke hainbat konpromiso eta inplikazio mailatan. Lehen konpromiso maila da irakasgai bat aukeratu eta irakaskuntzan erabiltzen diren dokumentuak (apunteak, ppt aurkezpenak, praktika-protokoloak, azterketak, ikasleentzako gida, azterketak…) Garaterm lan-ingurunera igotzea, Garaterm corpusean kontsultagai jartzeari begira. Bigarren konpromiso maila da irakasgaian erabilitako domumentu horietan erabiltzen den terminologia termino-zerrenda eleaniztun batean biltzea, TZOS datu-base terminologikoan kontsultagai jartzeari begira. Programan areago inplikatu nahi duten irakasleek aukera edukiko dute erabiltzen duten terminologia sistematikoagoki lantzeko, eta sarean kontsultagai jartzeko html hiztegi terminologikoa definizioduna egiteko.
ZEREGINAK (2020)
- Garaterm corpusa Zientzien eta ingeniaritzen alorretarako adierazgarri egitea, ahal den eta irakasgai gehienetako testuak bilduz. Lan egiteko, zientzia eta ingeniaritzetako graduak eskaintzen dituzten ikastegietako irakasgaien inbentarioa erabiliko da abiapuntutzat. (Aurreikusten diren zereginak jakintza-alor eta gradu batzuen bereizgarriak direnez, ikastegietan landu eta kudeatuko dira taldeak.)
- Parte-hartzaile berrientzako 1. maila (testuak Garaterm lan-ingurunera igotzea) eta 2. maila (termino-zerrenda eleaniztuna) egiteko izena emateko aukera ere zabalduko da.
Aurreko urteetan TSE programan parte hartu dutenentzako jarduerak:
- Abian dauden termino-zerrrenda eleaniztunak eta definiziodun hiztegiak lantzen segitzea, beti ere Terminologia Zerbitzurako Online Sisteman (TZOS) kontsultagai jartzeari begira.
- Ingeniaritza Zibilaren alorreko terminologia-datubasea (IZIBI-TZOS) aberastea.
- Terminologia zientifiko-teknikoaren behatokia martxan jartzea.
PARTE-HARTZAILE MOTAK: Hiru parte-hartzaile mota bereiziko dira:
- Tutoreak: taldeen arduradunak
- Sustatzaileak: beren alorreko beste irakasle batzuk parte hartzeko animatzen dituztenak, eta, beharrezkoa izanez gero, beste batzuen testuak Garatermen kargatzen dutenak.
- Parte-hartzaile arruntak: beren materialak Garatermera igotzen, edota beren terminologia lantzen parte hartzen dutenak.
IZEN-EMATE INDIBIDUALA: zereginak 2020. urtean egin nahi dituztenek izena eman dezakete FORMULARIO HAU betez. Izena emateko epea: 2020ko martxoaren 6ra arte.
KOORDINATZAILEA: Igone Zabala (igone.zabala@ehu.eus).