Terminologia Sareak Ehunduz programak abiapuntutzat hartzen du irakaskuntzaren kalitatearen eta hizkuntza-kalitatearen artean dagoen lotura estua:
- Irakasleen hizkuntza-ekoizpen ahozkoek eta idatzizkoek osatzen dute neurri handian esparru akademikoan ikasleek jasotzen duten hizkuntza-inputa.
- Ikasleek beren ikasketetan izango duten arrakasta neurri handian lotuta dago input hori ulertzeko eta bereganatzeko gaitasunarekin.
- Ikasleek erregistro akademikoak egokiro erabiltzeko garatuko duten gaitasuna estuki lotuta egongo da irakasleek eskaintzen dieten hizkuntza-ereduarekin.
Unibertsitateko irakasleen ekoizpenen kalitatea bermatzeko zailtasunak bi iturritatik datoz:
Terminologia Sareak Ehunduz programak euskararen normalizazio eta garapen ezetik datozkigun arazoei eragin nahi die: komunikazio akademikoan erabiltzen diren terminologien eta fraseologien finkapen eza konpentsatzen laguntzeko, irakasleen arteko sareak sortzea eta dinamizatzea da xede nagusia. Nolanahi ere, aurreikus daiteke sare horien garapenak eta sendotzeak eragina izango duela guztion hizkuntza-gaitasunean ere eta, azken batean, erregistro akademikoen normalizazioan.
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailak eskaintzen duen TSE programak eragina izan nahi du euskarazko irakaskuntzan erabiltzen diren materialetan: estrategiak eta baliabideak eskaintzen ditu euskarazko terminologia finkatzen laguntzeko eta testuen kalitate linguistikoa hobetzen laguntzeko.
Hona hemen programaren oinarrizko zenbait ezaugarri:
Lan-unitatea | Irakasle batek (edo irakasle-talde batek) ematen duen titulazio bateko irakasgaia. |
Parte-hartzaileak |
|
Programaren lan-ildoak |
Mintegi Iraunkorrak: Testuen eta terminologiaren gaineko eztabaida: testuak guztien artean hobetzea, termino sorta jakin baten aldakortasuna aztertzeko eta kudeatzeko irizpideak eta erabakiak. |
Balioztatze akademikoa | EHUNDU programan ikastetxeen aukerako adierazleen artean “curriculum garapena” deritzon atalean: “Terminologia Sareak Ehunduz” programari atxikitako irakasle kopurua zentroari atxikitako irakasle kopuruarekiko” DOCENTIAZ programaren formazioaren atalean kontuan hartuko da TSE programan parte hartzea. Bereiz ebaluatuko eta balioetsiko dira programaren bi atalak. |