2007 ikasturtean “UPV/EHUko Euskararen Plan Gidaria (2007-2012)” onartu zen eta plan horretan EHUko irakasleen prestakunta linguistikoarekin lotutako zenbait helburu finkatu ziren. Plan horretako helburuak betetzeko ekimenak abian jartzea eskatu zion Euskara Errektoreordetzak Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailari (orduan Euskal Filologia Saila), eta zenbait irakaslek hartu zuten plan gidarian aurreikusten zen jarduna abian jartzeko ardura. Lehen urratsa izan zen zenbait oinarri teoriko-metodologiko adostea programa diseinatzeko. Nolanahi ere, abiapuntuko oinarri teoriko-metodologiko horiek programa aurrera eraman ahala garatzen, finkatzen, partekatzen eta fintzen joan dira, taldeen arduradunen elkarlanaren bitartez eta, neurri handian, baita parte hartzen doazen aditu-irakasleen ekarpenari esker ere. 2013 ikasturtean onartu den “UPV/EHUko Euskararen II. Plan Gidaria (2013-2017)” plangintzak sendotu egin ditu Terminologia Sareak Ehunduz programaren oinarriak eta babes instituzionala.
Programaren oinarri teoriko-metodologikoen hiru elementu nagusiak laburbildu ditugu atal honetan: